Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Zaldibiako udalaren telekomunikazio zerbitzuak IZARKOMek kudeatuko ditu aurrerantzean.

EUSKAL HERRIKO SARE PUBLIKO KOMUNALA HELBURU

Interneterako sarbidea gizarte eskubide bat bihurtu bada ere, erakunde publikoek zailtasun eta oztopo handiak dituzte Internet sarbide duin bat hedatzeko. Sistema kapitalistaren ondorioz telekomunikazio azpiegituren hedapena enpresa pribatu transnazionalen eskuetan geratu da, beraiek erabakitzen dutelarik nor, noiz, zertarako eta zein preziotan sartzen den Internet sarera.

 Honela, Interneteko sarbidea, hirietan eta maila ekonomiko ertain eta altuenetako gizarte taldeetan zabaldu da bereziki eta landa-eremuetako edota diru sarrera gutxieneko biztanleek zailtasun handiak dituzte Internet bitartez gero eta gehiago hedatzen diren zerbitzuetara iristeko, gizartearen arrakala digitala nabarmenki handituz.

Horregatik, Euskal Herrian teknologia eta telekomunikazio burujabetzarantz bidea egin eta urratsak ematen hasi nahi badugu, ezinbestekoa dugu abiapuntu gisa zuzenean herritarron esku egongo den sare partekatu, aske, ireki eta neutral bat sortzen hastea.

ZERTAN OINARRITZEN DA, BAINA, SARE HAU?

Sare partekatuak deszentralizatuak eta jabetza partekatukoak dira. Tokian tokiko Udal, gizarte eragile eta herritarrek elkarlanean eraikita. 

Sare Librea dela esaten dugu, edozein herritarrek sare horretara konektatzeko eta bertan libreki parte hartzeko aukera duelako.

Irekia da, aldiz, sarea nola eginda dagoen edonork jakin edo ikusi dezakeelako. Honekin, nahi duen orok sarea hedatzen parte hartu dezake eta jada eraikitako sarearekin konektatzeko aukera izatea bermatzen du.

Neutrala da sarea edukiekiko independentea delako. Eduki edo zerbitzuek ezingo dutelako sarea baldintzatu edo mugatu eta erabiltzaileek ere eduki propioak sortu eta ekoizteko aukera daukatelako.

ZEIN PAPER JOKATZEN DUTE UDALEK?

Sare hauek sortu ahal izateko ezinbestekoa du Izarkomek herritarrengandik gertuen dagoen administrazioekin lan egitea, hau da, Udalekin lan egitea.

Kasu honetan, Zaldibiako Udalak telekomunikazio burujabetzarantz lehen pausua eman eta uztailaren  28ko osoko bilkuran aho batez onartu zenez, Izarkom kooperatibako bazkide erabiltzaile egin da. 

Abuztutik aurrera udaleko telefonia eta internet zerbitzuak Izarkomek kudeatzen ditu eta alkateak nabarmendu duenez, “aukera ona” izan da. Izan ere, telekomunikazio burujabetzaren bidean urratsa emateaz gainera, aurrezte ekonomikoa eta zerbitzu zabalpena ere ekarri ditu aldaketak. 

“Azken urteetan, Zaldibiako Udalak hilabetero 1600€ baino gehiago ordaintzen zizkion telefono eta internet zerbitzuagatik hornitzaile ezagun bati. Abuztutik aurrera 600€ inguru ordaintzera pasa gara. Gainera zerbitzua zabaltzeko aukera eman digu aurrezte honek. Internet konexioa Herri Antzokira nahiz Resti pilotalekura eramateko aukera eman digu eta herriko hainbat puntutan Wi-Fi gune libreak eskaintzeko aukera ere bai.”

Albiste honen inguruko loturak:

 

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin