Izarkom Plana (5GB) eskuratu nahi duzu?
PUNTUEUS eta IZARKOMen lankidetzari esker euskarazko posta eta hodei segurua eskuratu edo edukiera 5 GBera handitu dezakezu doan. Egunero erabiltzen dituzun tresnak (fitxategiak gorde, editatu eta partekatzeko gunea; egutegia; kontaktuak…) software librean oinarritutako hodei-plataforma moderno erabilerrezean kudeatu ahalko dituzu.
Modu honetara, Google bezalako multinazionalen aurrean alternatiba etikoago bat eskaini eta burujabetza digitalerako bidea erraztu nahi dizugu. Izan ere, teknologia eta komunikazio zerbitzu propioak garatu eta komunitateari balio erantsia ematea da gure xedea. Azken urratsa ordea, zure esku dago.
Zure bazkide-zenbakia eta posta kontua sartuta, promozio-kode bat emango dizugu (idatzi karaktereak hutsunerik gabe, arazorik ez izateko). Kode hori automatikoki itsatsiko da ni.eus saioa hasi edo erregistratzerakoan, eta 5 GB-eko doako plana aktibatuko zaizu. Gainera, mezu bat bidaliko dizugu informazio guztiarekin, aurrerago sartu ahal izateko.
Promozio kodea:
oraindik ez da jaso
Ni.eus kontuaren lehen urratsak, migrazioak, posta plikazioak edo mugikorrean konfiguratzeko informazio gehiago behar izanez gero, gidak atalera jo dezakezu. Bestela gurekin harremanetan jarri eta zure zalantzak argitzen ahaleginduko gara.
