Zer da Izarkom?
Zer da Izarkom?
Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa
Herritik bertatik sortzen den euskal proiektu kooperatibo eta demokratiko bat da: telefono eta Interneterako zerbitzuetara sarbidea bermatuko digun telekomunikazio zerbitzu multzo batez hornitzeko helburuarekin sortutakoa, kalitatezko baldintza teknikoei egokitutako eta kostu onargarrietan oinarritutako tarifen bitartez. Izarkom, finean, Euskal Herriko telekomunikazio operadore kooperatiboa da, Euskal Herrian azpiegitura telematiko zein telekomunikazio zerbitzuen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joateko.
Telekomunikazio azpiegiturak, partekatuak, irekiak, libreak eta neutralak
Telekomunikazio zerbitzu hauek Euskal Herriko txoko guztietara iritsi daitezen saiatzeko, dagoeneko zenbait herritan abian dauden telekomunikazio azpiegitura ireki, libre eta neutraletan oinarrituko da Izarkom. Horrez gain, gizarte eragile nahiz herritarrekin elkarlanean sare telematiko berriak ezartzen eta garatzen lagunduko du. izarkomek eraikitako edota sustatuko sare telematiko guztiak SIAN lizentzia prokomunari lotuta egongo dira, ezinbestean. Horrela, azpiegituren bikoizketak ekiditen ahaleginduko da eta, ahal den neurrian, gizarte nahiz ingurumen eraginak txikiagotzeko baliabideen erabilera partekatua bultzatuko du.
Gizarte ekimenerako Kooperatiba, gaur egungo eredu ekonomikoa eraldatuz
Telekomunikazio zerbitzu hauek Euskal Herriko txoko guztietara iritsi daitezen saiatzeko, dagoeneko zenbait herritan abian dauden telekomunikazio azpiegitura ireki, libre eta neutraletan oinarrituko da Izarkom. Horrez gain, gizarte eragile nahiz herritarrekin elkarlanean sare telematiko berriak ezartzen eta garatzen lagunduko du. izarkomek eraikitako edota sustatuko sare telematiko guztiak SIAN lizentzia prokomunari lotuta egongo dira, ezinbestean. Horrela, azpiegituren bikoizketak ekiditen ahaleginduko da eta, ahal den neurrian, gizarte nahiz ingurumen eraginak txikiagotzeko baliabideen erabilera partekatua bultzatuko du.
Nor da Izarkom?
Bazkideen batzarra.
Izarkomen zerbitzuen erabiltzaile guztiak kooperatibako bazkideak gara. Horrek esan nahi du erabiltzaileak garela kooperatibaren benetako kontrola dugunak, bazkideen batzarraren bidez. Batzarra urtero biltzen da, eta erabakiak hartzeko eta kooperatiba ordezkatzeko organo gorena da: pertsona bat, boto bat.
Lantaldea

Amaia Oca
Arreta Zerbitzua
Kontseiluko Lehendakariordea

Urtzi Arrieta
Teknikaria

Xabier Orbegozo
Kontseiluko Batzordekidea

Iker Garaialde
Zuzendari Koordinatzailea

Asier Garaialde
Teknikaria
Kontseiluko Batzordekidea

Ibai Esteibarlanda
Kontseiluko Batzordekidea

Eider Imaz
Arreta Zerbitzua

Gari Garaialde
Komunikazioa
Kontseiluko Lehendakaria

Aitor Garcia
Kontseiluko Idazkaria
Errektore Kontseilua

Garikoitz Garaialde
Lehendakaria

Asier Garaialde
Batzordekidea

Amaia Oca
Lehendakariordea

Xabier Orbegozo
Batzordekidea

Aitor Garcia
Idazkaria

Ibai Esteibarlanda
Batzordekidea