Hizkuntza-politika

  • IZARKOM euskaraz bizi nahi duen ekimena da eta hortaz hizkuntza lehenetsia euskara izango da, bai bai zerbitzuei baita arreta komunikazioei dagokionez.

  • Haatik, gazteleraz eta frantsesez ere badakigunez eta kideren batek berarekiko komunikazioak hauetako hizkuntzaren batean izatea eskatuko balu, komunikazio horiek elebitan izango dira (euskaraz + gazteleraz/frantsesez).

  • Komunikazioa gazteleraz edo frantsesez jasotzea aukeratu arren, zailtasun teknikoen ondorioz dokumentazio edo komunikazioak soilik hizkuntza bakarrean bidaltzeko aukera dagoen kasuetan, hau euskaraz egingo da.

  • Elebitan bidalitako dokumentuetan edota webguneko orrien hizkuntzen artean datu ezberdinak agertuz gero, balekoa euskaraz dagoena izango da beti.

  • Gure komunikazioak motzak eta ulerterrazak izan ohi dira gehienetan, hortaz, harremanetarako hizkuntza euskaraz izatea aukeratzera animatzen ditugu euskaraz ez dakiten kideak ere, azken finean gaur egun dexente txukun dabiltzaten zenbait itzultzaile automatiko baitaude Interneten.

  • Izan ere, guk EUSKARAZ BIZI NAHI DUGU.





Pin It on Pinterest