Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida

Mugikorrean ikusteko, jarri, mesedez, aparailua horizontalean.

Azken 15 urteetan analogikotik digitalerako jauzia eman ostean, modu digitalean heztearen erronka ez da makala. Analogikoan hezten badakigu. Imitazio bidez, haurrari errepidea igarotzen irakatsi diezaiokegu, edo marrazten. Baina gaur egungo etxeetan digitalean hezterako orduan zalantza askoren aurrean aurkitzen gara. Eta natibo digitaltzat dauzkagun haurrei, inolako aurretiazko prestakuntza edo argibide zehatzik gabe, internetera konexioa duen gailu bat uzten diegu eskura. Ondorioz, umezurtz digitalak direla esaten da gailuaren erabilera desegokia egitera daramatzatenak.

Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti eta bada azken hilabete hauetan zabaldu den kezka bat. Noiz eta nola eman bihar diegu nerabeei lehen mugikorra?

Galdera honek erantzun zuzenik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.

Gida honetan gailu bat eskuratzeko beharrak identifikatu, erabilerari buruzko kontzientzia hartu, horren gainean hausnartu eta azkenik, erabilerari buruzko akordio bat egiteko baliabideak eman nahi ditugu.

Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra?

Mugikorraren erabilera kontziente bat egiteko behetik gorako ibilbidea egin behar dugu, erabilera horren konplexutasun txikienetik handienera, eta ezagutza maila apalagotik handiagora.

Urtetako ibilbidea da: haurtzarotik eta nerabezarotik hasi, eta 18 urte inguru artekoa.

Bideari ekiteko prest? Jaitsi gida!

Non eskuratu daitezke ale fisikoak?

Hauek dira gidaren ale fisikoak eskuratzeko puntuak:

Gida kopuru garrantzitsu bat banatzen lagundu nahi izanez gero, idatzi arreta@izarkom.eus helbidera eta eskaera kudeatuko dugu.

HURRENGO AURKEZPENAK

There are no upcoming events at this time.

Pin It on Pinterest