Euskal Herriko telekomunikazio kooperatiba

Interneterako konexioa gizarte eskubidetzat hartuz, kalitatezko konexioa eta telefonia zerbitzuak prezio eskuragarrietan.

Adi Seinaleari!

Aukeratu zure tarifa

Mugikorra

5GB + Dei mugagabeak

*

5GB datu paketea

Dei mugagabeak

Estaldura hirukoitza

6,90

€/hilean

BEZ barne

Mugikorra

40GB + Dei mugagabeak

*

40GB datu paketea

Dei mugagabeak

Estaldura hirukoitza

7,90

€/hilean

BEZ barne

Bonu partekatua

60GB + Dei mugagabeak

*

60GB gehienez 3 linea

Dei mugagabeak

Estaldura hirukoitza

22,90

€/hilean

BEZ barne

Zer da Izarkom?

EUSKAL HERRIKO TELEKOMUNIKAZIO OPERADORE KOOPERATIBOA

Ez gara baina Telekomunikazio Operadore hutsa. Izarkom, euskal jendarteak, geure burua antolatuz, Herri gisa beharrezkoak ditugun telekomunikazio azpiegitura, zerbitzu eta baliabideak eskuratzea helburu duen ekimena gara. Gizarte-Ekonomia Eraldatzailearen bitartez, Euskal Herriaren Telekomunikazio Burujabetzaren bidean urratsak ematen joateko sortua.

Interneterako konexioa gizarte eskubidetzat hartuz, sare libre, ireki eta neutralen bidez kalitatezko konexioa eta telefonia zerbitzuak denontzat eskuragarriak izan daitezken prezioetan eskaintzea dugu helburu.

Euskalduna

Euskara delako gure territorio libre bakarra.

Herrikoia

Jendartearen beharrei erantzuna emateko helburuarekin sortu garelako.

Eraginkorra

Kalitatezko zerbitzua eta arreta argi, azkar eta hurbilekoa bermatzen dugulako.

Irabazi asmorik gabekoa

Izan ditzakegun etekin ekonomiko guztiak herrigintzara bideratzeko konpromezua dugulako.

Zintzoa

Gauzak gardentasunez azaldu eta guztion ongizatea bilatzen dugu.

Izarkomkide gara jada,

zatoz zu ere!

Izarkom 60.Durangoko azokan

Durangoko Azokaren aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da, eta aurten ere, bertan izango da Izarkomen erakusmahaia.

PUNTUEUS eta IZARKOM Lankidetza-hitzarmena

PUNTUEUS Fundazioak eta IZARKOM Kooperatiba Elkarteak lankidetza-hitzarmena sinatu dugu. Akordio honen bidez, bi erakundeek geure indarrak batuko dituzte euskarazko eta komunitatean oinarritutako digitalizazioa sendotzeko, eta teknologia propioetan eta euskararen presentzia digitalean oinarritutako proiektuak garatzeko.

Euskarazko TB kate guztiak ikusgai BEGIZTAn

Goiena TB, Guka TB, Oizmendi TB, 28 Kanala eta Goierri Telebistak sinatutako hitzermenari esker, telebista kate hauek ikusgai izango dira online bidezko BEGIZTA telebista plataformaren bidez.

Izarkomeko langileok bat egingo dugu Gazako genozidioaren aurkako lanuztearekin

Israelgo gobernua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko, Izarkomeko langileok bat egingo dugu Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek antolatu duten lanuzte orokorrarekin.

Hau dela eta, urriaren 15ean, 11:00etatik 14:00etara gure bulegoak itxita eta Izarkomen arreta bide guztiak geldirik egongo dira.

Iruñera goaz, Iruñera gatoz

Izarkom eta Goienerrek abian dugun elkarlan hitzarmenari esker, telekomunikazio burujabetza eta burujabetza enerjetikoa bultzatzen dugun bi kooperatibok elkarrekin zabalduko dugu bulegoa Iruñeko Kale Berriaren 10. zenbakian.

Abian da Izarkom Eskolaren edizio berria

Badator Izarkom eskola berria! Teknologia ezberdinek izan dezaketen eragina aztertu eta hizkuntza teknikotik kaleko lengoiara jeistea du helburu.

Izarkomek petoa jantziko du Hatortxuren azken edizioan

Geuk ere petoa jantziko dugu uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den azken edizio hontarako telekomunikazio azpiegitura osoa hartu du Izarkome bere esku. Lantaldeak lanerako behar duen konexio eta loturak, bai eta Naiz Gune eta bestelako aisiguneetan txandalari guztientzako wifi gunea askeak ere.

Solasaldia Energia eta telekomunikazio burujabeak

Badaude alternatibak, eta elkarrekin ari gara elkarlanean, energia eta telefonia sare iraunkorrak, demokratikoak eta partehartzaileak lortzeko.

PIZTU ALTERNATIBAK MANIFESTUA AURKEZTU DUGU

Badaude alternatibak, eta elkarrekin ari gara elkarlanean, energia eta telefonia sare iraunkorrak, demokratikoak eta partehartzaileak lortzeko.

Hasi da euskaraldia

Hasi da Euskaraldia, eta maiatzaren 25a arte, 11 egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dugu.