Euskarazko posta eta hodei segurua zabaltzeko bultzada kolektibo berria abiatu dugu
Puntueusek eta Izarkomek lankidetza hitzarmena indartu dugu, Iametza eta Azkueren parte hartzea gehituz, PuntuEUS-ek eta Iametzak kudeatzen duten Ni.EUS zerbitzua sustatzeko asmoz.
Duela urte batzuk, Euskara, komunitatea eta teknologia propioetan oinarrituriko digitalizazioa sendotzeko hitzarmenari erronka berria erantsi diogu: Jendarteak egunero erabiltzen dituen posta, hodei, egutegi eta kontaktuen zerbitzuak software librean oinarritutako Ni.eus plataforma euskaldunera aldatzeko gonbidapena plazaratzea.
Horretarako, Izarkom plana martxan jarri dugu, kooperatibako bazkideek 5GBeko edukiera duen euskarazko posta eta hodei segurua doan eskuratzeko aukera emanez. Modu honetara, Google bezalako multinazionalen aurrean alternatiba etikoago bat eskaini eta burujabetza digitalerako bidea erraztu nahi izan dugu.
Gure bazkideek NI.EUS helbide berri bat erregistratu edo dagoeneko badutena egokitu ahalko dute, modu errez eta automatiko batean plan berria aktibatuz. Durangoko azokan, gainera, Izarkomek jarriko dugun standean zerbitzu eta bultzada honen berri eman, eta, eskaintzaren inguruko zalantzak argitzeko aukera izango dute kideek.
Ekimen honen bidez teknologia eta komunikazio zerbitzu burujabeak garatu eta komunitateari zabaltzea bilatzen dugu; azken urratsa ordea, norberaren esku dago.
Kontsumo ohiturak aztertu eta aldatzeko ordua heldu da.
Eskuratu zure Izarkom plana HEMEN
