AMA Marketing Saria eman digute!

AMA Marketin Elkarteak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) urtero antolatzen dituzten AMA Marketin Sariak banatu dira pasa den azaroaren 13an, eta Izarkom izan da sarituetako bat.

Egia esan behar badugu, STARTUP hitza edo kategoria handiegi geratzen zaigunaren sentipena daukagu, gurea ez delako 100 metroko lasterketa bizia. Low cost, super smartphone eta giga mugagabeak eskaintzea baino, bestelako ereduak zabaltzeko maratoia da gure ariketa. Pauso txikiz begirada luzeko marketina egiten saiatzen gara. Hala eta guztiz ere, beso-zabal jaso dugu, nola ez, eman diguten saria.

Izarkom, Euskal Herriko Internet eta Telefonia kooperatiba da. Multinazionalen aurrean, eraldaketa ekosoziala eta subiranotasunaren alde dauden pertsona zein erakundeak konektatzen dituen alternatiba. Herri gisa beharrezkoak ditugun telekomunikazio azpiegitura, zerbitzu eta baliabideak eskaintzeko asmoz abiatu genuen Proiektua, 2017an, baina azken bost urtetan beste erritmo bat hartu dugu. Pandemiak, Euskaltelen erabateko pribatizazioak eta itzalaldiak besteak beste, bi gauza utzi dituzte agerian:

  1. Herri zein norbanako bezala azpiegitura kritikoen gainean dugun kontrol falta eta zaurgarritasuna.
  2. Komunikaziorako teknologien berreskuratze komunitarioaren beharra.

Lan horretan ari gara. Jadanik 5000 bazkide eta ehunka lankidetza-erakundeen bultzadaz, hiru bulego ireki ditugu hego euskal herrian, 14 laguni lana emanez. Telekomunikazio zerbitzuen komertzializazioaz gain, sareen ekoizpenean gaude buru-belarri. Internet, telefono lineak eta telebista herritik eta herriarentzat eskaintzea ez da utopia bat, egunero eraikitzen dugun errealitatea baizik. Zuekin errazagoa izango da!

Mila esker AMA elkarteari, sari eta aitortza honengatik! Aurkeztutako 80 proiektuetatik hautatuetako bat izatea ohore handia da guretzat.

Eskerrik asko eta zorionak gainontzeko saridunei ere.