Lankidetza Hitzarmena sinatu dugu Izarkom eta CIFP Plaiaundi LHI Institutuak.

Azken bizpahiru urtetan Izarkom Telekomunikazio Kooperatibak eta Plaiaundi Lanbide Heziketako institutuak jardun ezberdinetan topo egin dugula ikusita, aurrera begira bide hau elkarren alboan egiteko hitzarmena sinatu dugu bi erakundeok.

Hitzarmen honen ondorioz bi erakundeok elkarri egoitza eta gela ezberdinak utziko dizkiogu aurkezpenak, egiaztapenak, muntaketak eta bestelako jardunak burutzeko.

Izarkomen LP praktikak eta prestakuntza dualeko programa egiteko aukera izango dute Telekomunikazio Elektronika arloko ikasleak, ezagutza praktikoak areagotzeko. Horrez gain, Gizarte Ekintzailetza Kooperatiboa sustatu eta Kooperatiben sorrera indartzeko konpromezua hartu du Izarkomek Ikasenpresa eta Urratsbat programetako ikasleen artean.

Trukean, Ikastetxeko ikasleek arlo teknikoarekin lan egin ahalko dute Izarkomen prestazioak hobetzen laguntzeko eta instalazioak eta zerbitzuak abian jartzeko eta mantentzeko prozesuetan sor daitezkeen arazo edo matxurak konpontzeko. Kooperatibak izan ditzakeen beharren arabera, jarduneko langileei Etengabeko Prestakuntzako ikastaroak eskaintzeko aukera ere izango du Ikastetxeak.

IZARKOM S.Koop enpresak konpromisoa hartzen du bere bazkide eta langileen artean, jarduneko langileentzat antolatzen diren Etengabeko Prestakuntzako ikastaroetan parte hartzeko aukera zabaltzeko eta sustatzeko.