Roaming eta oporrak, buruhauste gutxiagorekin bidaiatu.

Euskal Herrian dugun bero izugarriak eta herritako jaien usainak oporrak gainean ditugula gogorarazi digute eta, gutako bat baino gehiago izango gara udan egingo dugun bidaiatxoa planifikatzen. Espainiar Estatutik kanpo joan nahi badugu, artikulu hau interesgarri aurkituko dugu!

2022ko ekainaren 30ean aurreko Europako erregelamendua amaitu eta erreglamendu berria onartu zenetik, atzerrian ezingo ditugu gure datu mugikor guztiak erabili. Gure tarifan kontratatuta ditugun datuen arabera, gehienezko GB kopuru bat bakarrik kontsumitu ahal izango dugu (taula begiratu).

Jadanik esana dugu, baina berriro aipatu nahi dugu, Brexitaren ondorioz Erresuma Batua (Ingalaterra, Eskozia, Gales eta Ipar Irlanda) 1. eremuan egoteari utzi eta 4. eremuan sartu dela.

Arreta handia izan behar dugu Andorra eta Suitza inguruan bagabiltza. Bi herrialde hauek ez dira europar Batasuneko erreglamenduan sartzen eta bi gune horietan mugikorra erabiltzen badugu internetera konektatzko, oso garesti atera dakiguke. Baina ez bertan bakarrik, muga gurutzatu ez arren, Andorratik edo Suitzatik gertu bagabiltza, geure telefonoek bi estatu hauetako sareetara konektatuko balira, haien azpiegitura erabiliko genuke, beraz, haien prezioan kobratuko zaigu. Halakoetan interesgarria da sare erabilera eskuz aukeratzea.

Bidaiatu aurretik kontuan hartzekoak:

  • Zein roaming-eremutan dagoen bidaiatzen dugun herrialdea. Zalantzarik izatekotan lasai asko galdetu.

  • Datuen erabileran mugarik ba ote dugun.

  • Erantzungailua desaktibatu 2., 3. eta 4. eremuetara bidaiatzen badugu.

Xehetasunik gal ez dezagun, ROAMING DOKUMENTUA ikusi dezakezu.

Eta orrialde honetan Roamingari buruzko ohiko galderak aurkituko dituzu.

 

Guk, hala ere, urtero geure buruari ematen diogun aholkua partekatu nahi dugu hemen: Bidai on eta deskonektatu! 😉