Segurtasuna bermatzeko protokoloa
Bazkidearen harremanetarako emailak:
- Bazkidetza egindakoan emandako emaila izango da harremanetarako erabiliko dena. Email hori aldatzeko, bazkideak berak idatzi beharko du helbide zaharretik email berria zein den adieraziz.
-
Bazkide bakoitzak bi email ezberdin erabil ditzake bere zerbitzuen zein datuen aldaketak kudeatzeko.
Kontakturako emailak gehitzeko: bere emailetik idatzi beharko du zein den bigarren helbidea.
- Bi email helbide hauek izango dira datu, tarifa, zerbitzu… aldaketak kudeatzeko aukera izango duten bakarrak.
Datu zein zerbitzu aldaketak:
- Edozein aldaketa idatziz eskatu beharko da BETI.
- Horretarako bazkideak kontakturako eman digun bi emailetako batetik idatzi beharko da mezua.
Beste email batetik jasoko bagenu eskaera, ez da kontutan izango.
PIN edota PUK kodeen eskaerak:
-
Kode hauek ez dira inoiz ahoz emango.
-
Bazkideak kontakturako emandako bi emailetako batera bidaliko dugu soilik kodea.
- Email horretatik idaztea ezinezkoa balitz, bazkidearen datu pertsonalez gain beste datu batzuk eskatuko zaizkio bazkidea bera dela ziurtatzeko.