Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

BDSKOOP ERALDAKETA FABRIKA 2023-04-18

BizHiriak Txingudi eskualdetik trantsizio sozio-ekologikoa hausnartzeko egitasmoa da.Bizi dugun prekarietate eta krisi ekologikoaren aurrean, gure lurraldetik egin dezakeguna hausnartzeko topagunea.

Jakin badakigu aipatu krisiak lotuak diren erpin ugari dituela. Eremu sozialari begira prekarietatea, txirotzea edo eskubide sozial oinarrizkoenen narriatzea aipa genitzake. Eremu ekologikoan krisi klimatikoa, energiaren gaia edota bio-aniztasunaren galera masiboa.

Konplexutasun hau ulertzen saiatzeko lehen hitzaldi ziklo bat antolatu dugu BDSKOOPetik. Martxoan zehar Unai Pascual, Iñaki Barcena, Blanca Baias eta Bergarako Ehundu egitasmoa izan ditugu Txingudin. Beraiekin erronkak eta aukerak aztertu ditugu eta Txingudi eskualderako ideia ugari bildu ditugu.

Ostegunetik aurrera BizHiriak egitasmoaren bigarren fase bat abiatuko dugu. Horretan hausnarketa global horiek lurraldera eta sektore zehatzetara jaitsiko ditugu. Asmoa? Eredu sozio-ekologiko jasangarri baterako eskualdean aliantzak eta proiektu potentzialak identifikatzea.

Horrenbestez, hauek izango dira burutuko diren hitzaldi, jardunaldi eta lan saioak.

  • Apirilak 20: Txingudin agroekologia sustatzeko estrategiak landuko ditugu Orduñako adibidetik hasita.
  • Apirilak 21: Telekomunikazio sare publiko-komunitarioak nola eta zergatik eraiki landuko dugu Onaro eta EHKom-en adibideetatik abiatuta.
  • Apirilak 22: Hiri eredua izango dugu hizpide eta auzoetatik abiatuta gertutasunezko hiria eraikitzeko ideia eta ereduak ekarriko ditugu. Hitzaldi nagusiaz gain, Katea-Ventas Auzo Elkartea, Artiako Lagunak eta Balazta gurekin izango ditugu beren esperientzien berri emateko.
  • Apirilak 26: Trantsizio ekosozialaren eskalez ariko gara. Horretarako Debagoiena 2030, Udalbiltza eta Euroeskualdeko kideak izango ditugu Hendaian.
  • Apirilak 29: Ikuspegi eko-soziala lantzeko paseoa, gure hiriari betaurreko more eta berdeekin begiratuko diogu ibilbide-tailer baten bidez.

Sinistuak gaude eredu sozio-ekonomiko berri eta justuago baten aukeran. Are gehiago, zinez uste dugu hau inoiz baino beharrezkoagoa dela modu duinean biziko bagara. Horretarako lurraldean eta behetik gora jardutea, elkar-lanetik eta konpromisotik ezinbestekoa da.

BizHiriak horri begirako proposamena bat da. Horrenbestez, Txingudiko biztanle denak gonbidatzen ditugu, bere interes eremuaren arabera honetan parte hartzera.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin