Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba
BizHIRIak II egitasmoaren baitan, TELEKOMUNIKAZIO SARE PUBLIKO-KOMUNITARIOAK lan saioa egin dugu apirilaren 21ean Irungo Palmera Monteron.

Bizi dugun prekarietate eta krisi ekologikoaren aurrean, gure lurraldetik egin dezakegunaz hausnartzeko topagunea da BizHIRIAk. Ildo horretan, interneterako sarbidea eta, orohar, telekomunikazioetarako eskubidea aldarrikatu ditugu Izarkomek antolatu duen jardunaldi honetan.

Interneterako sarbidea NBEk eskubide gisa onartu zuelarik, erakunde publikoetatik egin daitezken ekimen eta proposamenak mahai gainean jarri eta landa eremuetan konexio gabeziak sortzen duen arrakala digitala nola murriztu aztertu ditugu lan saioan.

Horretarako batetik, Beñat Azkargortak, EHKomeko Zuzendariak, proiektua noiz, nola eta zergatik sortu zen azaldu digu, baita Udalekin egiten duen lana erakutsi ere.

Bestetik, Xabier Igartuak, herritik eta herriarentzat sortutako Onaro telekomunikazio zerbitzuen sorrerari buruz, eta bidean pilatutako esperientziari buruz aritu zaigu.

Azkenik Irun, Hondarribia eta inguruko herrietan dauden errealitateak identifikatu, marko bat eman eta inplikaturiko aldeak harremanetan jartzeko konpromezua hartu dugu.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin