Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Eguna ordua eta lekua

Datorren ekainaren 1ean, 9:30etan lehen deialdian, 9:40tan bigarrenean eta 9:50tan hirugarrenean Izarkomen Batzar Orokorra egingo dugu Bilboko Nodoan.

Bilboko Nodoaren helbidea honako hau da: Goienkale, 14, Ibaiondo, 48005 Bilbo, Bizkaia

Bazkideen parte hartzea erraztu eta sustatzeko, Batzar Orokorra modu presentzialean edo telematikoki jarraitzeko aukera egongo da. Bozkatzeko aukera bermatuta egongo da batzarra on-line bidez jarraituko duten kide guztientzako ere.

Gai zerrenda

Batzar Orokorrerako gai zerrenda honako hau izango da:

1. Ongi etorria eta hasiera.

2. Atal bakoitzaren aurkezpena eta bileraren metodologia.

3. 2023ko memoriaren azalpena.

4. 2023ko balantze ekonomikoaren azalpena eta onartzea*.

5. Datorren ikasturterako asmoen azalpena.

6.Estatutu Sozialen aldaketa proposamena.

– Batzar Orokorreko deialdien arteko tarteari dagokion 30.4 artikulua.

– Errektoretza Kontseiluaren osaketari  buruzko 37.1 eta 37.4 artikuluak.

7. Errektore Kontseiluaren berritzea.

8. Galde eskeak.

9. Bozketa.

10. Agurra eta Batzarraren amaiera.

*2023 ekitaldiko balantze ekonomikoa azaltzean, Galera eta Irabazien txostena (PyG) eta Diru-Kontuak modu laburtuan esplikatuko dira. Bazkideren batek txosten hauek xehetasunez aztertu nahiko balitu, Irungo bulegoan izango ditu eskura, gaur hasi eta batzarraren bezpera arte, bertan aztertu ahal izateko. Bertaratu nahi duen orok arreta@izarkom.eus helbidera idatzita adostu beharko du hitzordua administrazioko arduradunarekin.

Izen ematea

Batzarrean parte hartu edo bozkatu nahi duten guztiek –bai presentzialki edo telematikoki– galdetegi hau bete beharko dute. Garrantzitsua da eskaera hau betetzea, batzarra bera eta batez ere bozkatzeko aukera ematen duen azpiegitura teknikoki ondo prestatzeko.

On-line jarraitzeko izen ematea maiatzaren 30eko 20:00ak arte izango da zabalik. Batzarrean on-line parte hartzeko asmoa duzuenei, datozen egunetan bidaliko dizuegu informazioa, batzarrera batzeko esteka eta nola erabili beharko dituzuen bozkatzeko tresnak.

Nola bozkatuko dugu?

Presentzialki bozkatzeko Bilboko Nodoan egingo dugun batzarrera bertaratuta.

Telematikoki Demokratian bozketa-sistemaren bidez bozkatzeko aukera izateko, ezinbestekoa da maiatzaren 30.ko 20.00ak bitartean izena emateko inprimakia betea izatea. Ondoren, batzarrean telematikoki parte hartzeko zure eskaera jaso eta onartu denaren e-posta mezu bat jasotzen duzunean, IZARKOM BOZKA PLATAFORMAra jo eta “Erregistratu edo nere pasahitza berreskuratu” botoian klik eginez bozka plataforman sartzeko erabiltzaile-izena eta pasahitza eskuratzeko argibideak adieraziko zaizkizu (kasu, zure parte-hartzeko eskaera onartu denaren e-posta mezua jaso arte ez dizu erregistratzeko aukerarik emango). Erabiltzaile-izen eta pasahitz horrekin IZARKOM BOZKA PLATAFORMAra sartzeko aukera izango duzu.

Boto delegatu bidez. Modu presentzialean zatoztenok, beste bazkideak ordezkatzeko aukera duzue, horretarako ordezkaritza bakoitzeko inprimaki bat bidali beharko duzue. Kide bakoitzak, gehienez beste 2 kide ordezkatu ahal izango ditu.

Batzarra on-line jarraitzeko asmoa baduzu, ez duzu beste inor ordezkatzeko aukerarik izango.

Bideokonferentziako Batzargelara sartzeko edo Bozkatzeko plataformarekin edozein arazo edo zalantza izanez gero, deituguzu 633 451 739 telefonora edo idatzi arreta@izarkom.eus helbidera.

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Maiatzak 1 langileen eguna

Maiatzak 1 langileen eguna

Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun...

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin