Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Izarkomeko Zuzendaritza Taldetik jakinarazi nahi dizuegu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroak 30 ostegunerako greba deialdiari erantzunez, Izarkom Kooperatibak GREBA egingo duela.

2023ko urriak 19an burutu zen Errektore Kontseiluak AHO BATEZ onartu zuen ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOAK aintzat dituen GREBA OROKORRArekin bat egitea.

Euskal Herriko Mugimendu feministak, greba deialdiarekin jendartea interpelatu du ZAINTZA ESKUBIDEAK ardatz dituen eraldaketan urratsak eman ditzan. Izarkom Kooperatibatik, ZAINTZA ESKUBIDE KOLEKTIBOen alde greba egitera eta mobilizazioetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, honez gain Irun zein Bilboko bulegoak
itxiak izango direla gogorarazten dizuegu.

Eskerrik asko eta GORA BORROKA FEMINISTA!

 

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin