Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Gaur arratsaldean sinatu dugu kontratua, Antzuolan egin den denboraldi berriaren aurkezpenean.

Ados Pilota, emakumezkoen pilota sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin. Hori dela eta, elkarkidetzan jorratuko dugu 2023/24 denboraldia.

Akordioaren arabera, Izarkomek Ados Pilotak antolatutako partida eta jaialdiak  zuzenean ikusi ahal izateko azpiegitura bermatuko du; Satelite bidezko konexioaren bitartez, zuntz optikoa erabilita edota 4G bidezko konexioekin. Funtsean, lankidetza ituna da, eta Ados Pilota elkarteak Izarkom marka hedatzen laguntzeko konpromisoa hartu du.

Orotara, 58 neurketa, hilaren 16an hasita. Finalerdiak apirilaren zazpian eta hamairuan jokatuko dira Iruñean eta Biarritzen, eta final handia apirilaren 21ean izango da Antzuolan.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin