Izarkom ere lasterka
Kooperatibako balioekin bat egiten duten bi lasterketa edo ekimen babestu ditugu aurten.
Alde batetik, gaur burutuko den Iruñeko Alde Zaharreko auzo lasterketa, historia eta identitatea ardatz dituena. Goienerrekin partekatzen dugun bulegoaren ondoko karriketatik burutuko den 5km korrikaldia eta 100 boluntario baino gehiago dituen ekimeneko laguntzaileak gara.
Bestetik, Bilboko itsasadarrean ekainaren 6an burutuko den “Lasterka askatasunera” ekimena ere babestu dugu. 10K lasterketa eta 5K martxa herrikoi bat baino askoz gehiago da, independentziaren bidean jartzen gaituen gazte ekimena hain zuzen ere. Oraindik izena eman ez baduzu, lasterka ibili 😉


