Izarkom Abadiñoko Gazte Topagunean izago da.
Azken urtetan egin izan dugun moduan, aurten ere Izarkomek lankidetza hitzarmena adostu du ERNAI gazte antolakundearekin, apirilaren 2tik 5ea bitartean Abadiñon ospatuko den Gazte Topagunearen harira.
Telekomunikazioen arloan herri gisa behar ditugun azpiegitura eta zerbitzuak jendartearen antolakuntzaren bidez eskuratu eta telekomunikazioen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joatea da Izarkomen helburu nagusia, eta bide horretan, Euskal Herriarentzat estrategikoak izan daitezkeen arloetan burujabetzak borrokatu eta Euskal Herri aske eta burujabe baten alde urratsak emateko prest dauden gizarte-eragileekin bidea partekatzea ezinbestekotzak jo izan dugu.
ERNAIrekin adostutakoaren arabera, Izarkomek Gazte Topagunea antolatzeko beharrezkoan diren telekomunikazio azpiegituta eta zerbitzuak eskainiko ditu eta gazte antolakundeak, bere aldetik, telekomunikazio burujabetzaren beharrak gizarteratzen lagunduko du.
Elkarlan hau ospatzeko, Gazte Topagunerako 2 bonu bikoitz zozketatuko ditugu izena ematen duten Izarkomeko bazkideen artean.
Ainara M. eta Asier A. izan dira bonuen irabazleak, zorionak!!
Posta bidez jarriko gara zuekin harremanetan.
