Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko korrika kulturalean ere gure aletxoa jarri nahi izan dugu solasaldi bat eta tailer praktiko bat antolatuz gure bulegoak dauzkagun bi hirietan.

  • Irunen martxoaren 2an Santiagoko Korrika Egunaren baitan tailerra eskeiniko dugu arratsaldeko 17:00etan Santiagoko frontoian: “Gailuak euskaraz erabiltzeko oinarrizko tailerra”
  • Bilboko nodoan martxoaren 20an 19:00etan “Euskararen ingurune digitala” aztertuko dugu aditu ezberdinekin egingo dugun solasaldian: Iñigo Arandia (Pantailak euskaraz), Lorea Arakistain (Puntueus), Marko Txopitea (Librezale+Gaitu) eta Iurdana Acasuso (Azkue fundazioa).

 

Horrez gain, martxoaren 14ean Irunen eta 21ean Bilbon kilometro bana eskuratu ditugu, hala, bazkide guztiak gonbidatu nahi ditugu elkarrekin 23. Korrikan parte hartzera!

Harro Herri eta Adi Euskararen Seinaleari!

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin