Zein da Euskararen presentzia mundu digitalean? Zergatik egon behar du Euskarak mundu digitalean? Izarkom Eskolatik gure ekarpena egin nahi izan dugu martxoko eskola Korrika Kulturalaren agendan kokatuz eta Euskararen gaia mundu digitalean uztartzeko ahalegina egingo dugu.
Hala, Izarkom Eskolaren hirugarren saio honetan,”Euskararen ingurune digitala” aztertuko dugu aditu ezberdinekin egingo dugun solasaldian: Iñigo Arandia (Pantailak euskaraz), Lorea Arakistain (Puntu.eus), Marko Txopitea (Librezale+Gaitu) eta Julen Azpitarte (Azkue fundazioa).
Saioa euskaraz izango da eta interesa duenak Izarkomen Bilboko Nodoan presentzialki (plaza mugatuak) edo streaming bidez online jaso ahal izango du.
Adi! Izen emateak Martxoaren 1ean zabalduko ditugu!