Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara.
Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu.
Maiatzaren 1ean lanaren gaineko burujabetza aldarrikatu nahi dugu: soldatapeko lanaren baldintzak hobetzen saiatzetik lan-harremana iraultzera jo behar dugu. Ekonomia Sozial Eraldatzailearen bidez logika produktibistetatik gure beharrak asetzera bideratutako lan esparrua sustatuz.
Horregatik maiatzak 1ean Izarkomen borroka eguna da eta urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.
Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.
Gainontzeko arreta bide guztiak itxita egongo dira.