Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Fantasia DA! Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azoka fantasiaz beteko da eta Izarkomen, fantasia horren parte izan nahi dugu.

Izarkomen postua informazio gunea izateaz gain (informazioa eskuratu, bazkidetzak egin…), argitaratu berri dugun “Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida” banatzeko puntua izango da. Gainera, bazkide diren ekoizleen artean osatutako  100 eurotan baloratutako saskia ere zozketatuko dugu hurbiltzen direnen artean.

Etorri bisitan edo izan bolondres gurekin batera Izarkom proiektua lau haizetara zabaltzeko!

Aurten lehen aldiz euskal kulturaren egutegian ezinbesteko hitzordua den azokan izango gara. Telekomunikazio Burujabetzaren aldarria lau haizetara zabaltzeko helburuarekin, pil pilean dagoen mugikorren auzia apur bat argitzeko asmoz helduko gara.

Hala genioen urtarrileko albiste honetan:Izarkomen gure bazkideen beharrei erantzuten saiatu izan gara beti, eta bada azken hilabete hauetan zabaldu den kezka bat: Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra?

Galdera honek erantzun zehatzik ez badu ere, gure etxeetako ingurune digitala ahalik eta errespetuzkoena, hezitzaileena eta pedaogikoena izan dadin gida bat egitea beharrezko jo dugu.

Eta iritsi da unea izan ere, urtebete inguru prestatzen daramagun sorkuntza kalean da iada: “Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida” hain zuzen. Aste honetan Argia astekariak banatu eta Durangoko Azokan eskuragarri izango du nahi duen orok.

Noiz eta nola eman behar diegu nerabeei lehen mugikorra? Aurkezpena

Abenduaren 6an 12:15etan

Gida abenduaren 6an aurkeztuko dugu Kabi@n teknologia eta kultura libreen gunean.

Gune honek kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu: sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak.

Eta gu bertan izango gara eguerdiko 12:15etan. Ondoren, Artekaleko 033 zenbakian jarriko dugun Izarkomen postuan eskuratu ahal izango duzue gida.

Beraz, aukera baduzue ez galdu!!

Zozketa

Zatoz Izarkomen postura eta parte hartu zozketan!

Izarkomen bazkideen artean ekoizle ezinhobeak ditugu eta haien eguneroko lana bistaratzeko azokara ekarri nahi izan ditugu.

Hala, ehun eurotan baloratutako saskia zozketatuko dugu azokak irauten duen bitartean.

Parte hartzeko Izarkomen postura gerturatu eta zozketan izena eman.

Saskian datorren negua goxatzeko produktuak aurkituko ditugu:

Sariduna abenduaren 10ean igandean jakinaraziko dugu.

Bolondres txandak

Zatoz gurekin Landako Gunera Izarkom proiektua zabaltzen laguntzera!

Azkenik bazkideoi laguntza eskatu nahi dizuegu. Durangoko Azokan bazkideon parte hartzea aberasgarria izan daitekeela uste dugu, zuon iritziak eta esperientziak herritarrekin partekatzeko aukera ederra izango delarik.

Horregatik, zuen denboraren zatitxo bat gurekin elkarbanatzeko prest zaudetenok  bete ondorengo galdetegia, Azokara bertaratu zaitezken egun eta orduak adieraziz:

Nahi adina txanda bete ditzakezue, guztiak izango dira ongi etorriak! 

Durangoko Azokara gerturatzeko plana duzuenok, Artekaleko 0033 postuan aurkituko gaituzue.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Maiatzak 1 langileen eguna

Maiatzak 1 langileen eguna

Langileok pairatzen dugun prekarietate egoera iraultzeko eta bizi eta lan baldintzak duinak aldarrikatzeko kaleetara aterako gara. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun...

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin