Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

2016az geroztik, kobre bidezko telekomunikazio zentralak ixteari ekin diote operadora nagusiek. Honek zer esan nahi du? Zer egingo dute komunikatzeko bide bakarra betiko telefono finkoa daukaten hainbat eta hainbat herritarrek? Zein alternatiba daude inkomunikatuta ez geratzeko? Eta zer egiten dute operadora handiek euskal herritarrak trantsizio honetan laguntzeko?

Galdera guzti hauek zilegi dira halako albiste bat gure eskuetara iristen denean. Horregatik datozen lerroetan erantzuten saiatuko gara, sor daitezken zalantza eta beldurrak uxatzeko.

Zer dira kobrezko sareak?

Kobrezko sareek telefonia finkoari euskarria eman diete XX. mende osoan. Sare mugikorrak hedatu baino lehen, lehen linea zelularren lagungarri ere izan ziren eta azken bi hamarkadetan, Internet zerbitzuaren euskarri izan dira ADSLari esker.

Nola da zentralen itxiera prozesua?

Araututako prozesu baten bitartez, operadora handiek Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalari kobrezko zentralen itxierari buruzko jakinarazpena bidaltzen diete, ondoren 6 hilabeteko zaintza aldia bezala ezagutzen dena ematen da. Epe honetan, zentral hauek ezin dituzte bezero berriak onartu baina hauen bitartez zerbitzua ematen duten operadora guztiek zerbitzua bermatua dute. Aldi berean, zentralaren erabiltzaileek, beste teknologia batzuetara lerratu behar dute. Zuntza, irrati bidezko soluzioak, edo 4G-ra esate baterako. Eta migratzen ez badira? zerbitzurik gabe geratzen dira.

Gaur egun, estatuko 8.526 zentralek (dauden guztiek) dute itxiera-data, eta horietatik 2.911 itxita egongo dira urte honen amaieran. Bide batez, hemen kontsulta dezakegu zentralen itxiera-daten zerrenda eguneratua MLBZren webgunean.

Hala ere, bada bere itxiera atzeratu duen zentral bat: Donostiako San Martzial zentrala. 2016an jakinarazi zuten bost urteko epean itxiko zutela, baina gaur egun martxan jarraitzen du. Arrazoia honakoa da: Donostiako alde zaharrean ezin dira aireko telekomunikazio lineak jarri eta kobrea ordezkatuko duen zuntza hedatzea ezinezkoa zen. Ondorioz orain dela gutxi arte, zentralak etxebizitza askori ADSL zerbitzua ematen jarraitu die.

Arazoari irtenbidea aurkitzeko asmoz Udalak zuntza hedatzeko kanalizazioen ardura hartu zuen 2022an, atarien egokitzapen eta beharrezko gainerako elementuen instalazioen ardura, berriz, azpiegitura partekatuko duten hiru operadoreen gain utzi zuen.

Zuntza egokitzeko eta hedatzeko obra horiek irailean amaitu ziren, eta erabiltzaileen migrazioa hasi da. Baina bada zuntz-hedapenik izango ez duen eremu bat, portuko edo kai aldeko eremua. Eta bertako biztanleekin zer gertatuko da?

Adibide hau bazalakoak badira hainbat Euskal Herrian, eta Izarkom Kooperatiban ere jaso ditugu erabiltzaileen salaketak, antza, trantsizioa bortitza egiten ari zaielako, honakoak dira adibide batzuk:

  • Teknologia batetik besterako transizioa egiteko ez dute bidelaguntzarik jaso eta ondorioz bortxazko erabakia hartu behar izan dute eta oso epe motzean.
  • Zentralen itxiera aitzakia gisa hartuta ADSL-a hondatu eta konponbiderik gabe utzi dituzte luzaroan.
  • Operadora handiek transizio hau erabiltzen dute behar ez ditugun zerbitzu gehigarriak eskaintzeko.
  • Sareak merkatuko operadora guztiek erabilgarri izateko sortzen badituzte ere hasierako epe batean esklusibotasuna bereganatzen dute, erabiltzaileak eurekin jarraitzera behartzen dituztelarik.

Orduan zer egin dezakegu?

Kobrezko produktu bat kontratatuta badugu (edozein operadorerekin) eta gure etxebizitza itxiturak eragindako zentraletako baten aterkipean badago (ZERRENDA HEMEN KONTSULTATU), teknologia alternatibo batera aldatu beharko gara.

Izarkomera deitzen baduzue, lehenik eta behin zuntza zuen etxebizitzara iristen den begiratuko dugu. Eta hala ez balitz, zuntz libre eta baten hedapena egin daitekeen aztertuko dugu edo irrati lotura edo 4Gko teknologia ezarriko genuke.

Jakin edozein zalantza duzuela ere, entzuteko prest gaudela. Beraz idatzi lasai arreta@izarkom.eus helbidera.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Izarkom 58.Durangoko azokan

Izarkom 58.Durangoko azokan

Fantasia DA! Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azoka fantasiaz beteko da eta Izarkomen, fantasia horren parte izan nahi dugu. Izarkomen postua informazio gunea izateaz gain (informazioa eskuratu, bazkidetzak egin...), argitaratu berri dugun "Nerabeek mugikorra izate...

Izarkomek bat egingo du greba feminista orokorrarekin

Izarkomek bat egingo du greba feminista orokorrarekin

Izarkomeko Zuzendaritza Taldetik jakinarazi nahi dizuegu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroak 30 ostegunerako greba deialdiari erantzunez, Izarkom Kooperatibak GREBA egingo duela. 2023ko urriak 19an burutu zen Errektore Kontseiluak AHO BATEZ onartu zuen ZAINTZA...

Bilbon Izar berria piztu dute

Bilbon Izar berria piztu dute

Izarkom telekomunikazio kooperatibako nodo berria martxan dago gaurtik aurrera Izarkom, duela 6 urte sortutako herrigintza proiektu bat da, telekomunikazio burujabetza helburu duena hain zuzen ere. Hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin