Ziortza-Bolibarko Udalarentzat zuntz zerbitzu berria jarri dugu martxan

Ziortza-Bolibarren zuntz bidezko internet zerbitzua jartzeko azpiegitura berritzen aritu gara azken asteetan, bertako udalaren eskariz, Elizalde osoa zuntzarekin lotzeko helburuarekin. Egindako lanaren ondorioz, udal eraikin guztiek zuntz bidezko estaldura izatea bermatu dugu. Honi esker, udalak zuntz propioa izango du, eta herrian internet zerbitzua azkartzea ere lortu da.

Zerbitzuen hobekuntza honen bidez, herriaren erdigunetik pasatzen den errepidearen bi aldeetako Udal eraikinak zuntz bidez lotu ditugu. Hala, Simon Bolibar museoa, udaletxea kokatzen den eraikina eta Kanpape tabernaren baitan geratzen dira eskoletako lokalak batzea ahalbidetu da.

Honez gain, herritarrak batzen diren Elizaldeko leku komunetan wifi publikoa ahalbidetu da: Plazan, frontoian, herriko tabernetan eta publikoarentzat zabalik dauden eraikinetan, hala nola, udaletxean, Simon Bolivar museoan, gazte txokoan edo balio anitzeko gelan.

Zerbitzuaren aurkezpena.

Otsailaren 27an, 17:30ean, egindako lanak azalduko dizkiegu bertara gerturatzen diren herritarrei, aurkezpen ibiltari baten bidez, obrak nolakoak izan diren eta zerbitzuak eskaintzen dituen abantailak azaltzeko. Ostean, Osoko Aretoan, Izarkomek eskaintzen duen zerbitzu berri honek ze abantaila dituen azaltzeko hitzaldia eskainiko dugu. Bileran parte hartzeko aukera egongo da, eta herritarrek dituzten galderak eta zalantzak asetzeko espazioa izango da.