Iruñeko bulegoaren inaugurazio jaia
Goiener eta Izarkom kooperatibek energia eta telekomunikazio esparruko lankidetza estrategikoari ekin genion iazko udaberrian. Lankidetza honen lehen pausua babes zabala jaso zuen Itzali sistema, piztu alternatibak manifestua izan zen, eta bigarren urratsa azaro hasieratik Iruñeko kale Berriaren 10. zenbakian elkarrekin partekatzen dugun bulegoa irekitzearekin eman genuen. Baina urratsak emateaz gain gain, urrats horiek ospatu egin behar direla uste dugunez, bulego berriaren irekiera ospatzera goaz.
Urtarrilaren 22an (osteguna) arratsaldeko 19:00etan Inaugurazio ekitaldi bateratua egingo dugu Izarkom eta Goienerreko kideok.
Mintxo Astitz eta Ainara Yeregi bertsolariek emango diote hasiera ekitaldiari, ondoren Izarkomeko zuzendari Iker Garaialde eta Goienerreko Koordinatzaile orokor Maria Arretxek hitz batzuk egingo dituzte eta amaitzeko zizka-mizkak izango ditugu, DJ Moreirak jarritako musikarekin gerria mugitzeko aukera izango dugularik.
Zatozte bertara eta ezagutu Izarkom eta Goiener proiektuak!
