
Izarkomeko langileok bat egingo dugu Gazako genozidioaren aurkako lanuztearekin
Israelgo gobernua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko, Izarkomeko langileok bat egingo dugu Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek antolatu duten lanuzte orokorrarekin.
Hau dela eta, urriaren 15ean, 11:00etatik 14:00etara gure bulegoak itxita eta Izarkomen arreta bide guztiak geldirik egongo dira.
Urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.
Horrez gain, Olatukoopetik egindako deiari jarraiki, dei egiten diogu Ekonomia Sozial Eraldatzaileko eta mugimendu kooperatiboko kide orori U15 mobilizazioetan parte hartzera.
Genozidioaren aurrean ezin gara isilik geratu: sionismoarekin harremanak hautsi eta bizitzaren aldeko konpromisoa berritu behar dugu.
Antolatu, partekatu eta sortu bizitza duinak posible egiten dituzten ekimenak.
#ESEPalestinarekin #LangileokPalestinarekin #GenozidioaGelditu #PalestinaAskatu #BizitzenAlde #U15 #ESE #Kooperatibismoa