Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 14.denboraldia gaur hasi da.

Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da.

Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da.

Zenbat eta gehiago asmatu, zenbat eta azkarrago, orduan eta hobeto!

Izarkom Liga

Jakingo duzuenez, lehiaketa horretan taldeak antolatu daitezke, eta talde horretako kideen arteko sailkapen bat ematen da.

Denboraldi berri honetan ere Izarkom Liga antolatuko dugu, geure artean lehiatu gaitezen.

Liga, Izarkom kide garen eta ez garenontzako dago zabalik, nahi duen orok hartu dezake parte.

Gure ligan parte hartzeko, https://eguneanbehin.app.link/dYio2uR0pdb estekan klikatu edo 99C64A gakoa erabili dezakezu.

Sariak

Asterik aste bi sari banatuko ditugu, bat asteko irabazleari* eta bestea zozketa bidez. Asteroko sariak Izarkomen tixerta bana izango dira, eta denboraldi amaieran, kaputxadun jertsea.

Animatu zaitez eta parte hartu!

*Sariak jende gehiagori zabaltze aldera, liga honetan ez diogu saria pertsona berdinari birritan emango. Beraz irabazlea errepikatzen bada, sailkapenean saririk jaso ez duen hurrengo pertsonak jasoko du asteko saria.

Astez asteko irabazleak

Zorionak irabazleoi! Sariak eskuratzeko jar zaitezte mesedez gurekin harremanetan arreta@izarkom.eus helbidera idatzita.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin