Jakingo duzuenez iazko azarotik Bilboko nodoa martxan dago. Denda edo arreta guneaz gain, langileontzako bulegoa eta jarduera anitzeko gunea ere sortu dugu.
Espazio hori Izarkomeko bazkideok zuena egin dezazuen gustatuko litzaiguke, burujabetza eta gizarte-ekonomia eraldatzailearekin lotutako sentsibilizazio jarduerak egin ahal izateko (hitzaldiak, asanbladak, tailerrak, erakusketak,…).
Gunearen erabilera guztiz doakoa da bazkideontzat, egutegia kontsultatu eta 15 egun lehenago erreserbatzea besterik ez duzue egin behar. Horretarako galdetegia bete eta baieztapena jasoko duzue, ondoren, nodoaren erabilpena lagatzeko kontratua sinatu beharko da ere.
Horrez gain, zuen erakundeko eskuorri, kartel edo bestelako materiala ikusgai egoteko txoko bat prestatu dugu, beraz, ekarri eta jarriko ditugu bistan.
Espero dugu Bilboko erdigunean halako espazio bat erabilgarri izatea interesgarri suertatuko zaizuela eta informazio gehiago behar izanez gero hemen kontsultatu edo arreta@izarkom.eus helbidera idatzi.