Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Datorren maiatzaren 6an, 9:30etan lehen deialdian, 9:40tan bigarrenean eta 9:50tan hirugarrenean Izarkomen Ohiko Batzar Orokorra egingo dugu Irungo Ficoba Erakustazokan.

Bazkideen parte hartzea erraztu eta sustatzeko, Batzar Orokorra modu presentzialean edo on-line bidez jarraitzeko aukera egongo da. Bozkatzeko aukera bermatuta egongo da batzarra on-line bidez jarraituko duten kide guztientzako ere.

PARTEHARTZEKO ESKAERA (online eta presentziala)

Batzarra on-line jarraitzeko hurrengo estekan dagoen eskaera bete beharko duzu. Garrantzitsua da eskaera hau betetzea, batzarra bera eta batez ere bozkatzeko aukera ematen duen azpiegitura teknikoki ondo prestatzeko.

Modu presentzialean etortzeko asmoa baduzu ere ezinbestekoa da izena ematea azpiegitura bermatu eta antolaketa errazteko.

KIDEEN ORDEZKATZEA

Modu presentzialean zatoztenok, beste bazkideak ordezkatzeko aukera duzue, horretarako ordezkaritza bakoitzeko inprimaki bat bidali beharko duzue. Kide bakoitzak, gehienez beste 2 kide ordezkatu ahal izango ditu.

Batzarra on-line jarraitzeko asmoa baduzu, ez duzu beste inor ordezkatzeko aukerarik izango.

On-line jarraitzeko izen ematea maiatzaren 4ko 20:00ak arte izango da zabalik. Batzarrean on-line parte hartzeko asmoa duzuenei, datozen egunetan bidaliko dizuegu informazioa, batzarrera batzeko esteka eta nola erabili beharko dituzuen bozkatzeko tresnak.

Batzar Orokorrerako gai zerrenda honako hau izango da:

1. Ongi etorria eta hasiera.

2. Atal bakoitzaren aurkezpena eta bileraren metodologia.

3. 2022ko balantze ekonomikoaren azalpena eta onartzea.

4. 2022ko memoriaren azalpena.

5. Datorren ikasturterako asmoen azalpena.

6. Errektore Kontseiluaren berritzea.

7. Galde eskeak.

8. Bozketa.

9. Agurra eta Batzarraren amaiera.

Batzarra egingo dugun gunearen helbidea honako hau da:

Iparralde hiribidea 43E-20302 IRUN, Gipuzkoa

Bertan elkar ikusiko dugulakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Binakako Txapelketa Nagusiko Finalerdiak ate joka

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin.  Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean...

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik. Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin