Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Azaroan irekiko dugu Bilboko nodoa zazpi kaleetan

Bilbon nodo berria! “Azkenean!” Pentsatuko duzue batek baina gehiagok. Izan ere, bazkideen eskakizun nagusietako bat zen Bilbora zabaltzea, eta bai, pausua ematera goaz. Albiste zirraragarria beraz bai kooperatibarentzat, baita tokiko norbanako zein eragileentzat ere. 

Nodo berriak lantaldea handitzeko aukera emateaz gain, tokiko eragileekin aliantzak sortu eta Euskal Herriko Telekomunikazio Burujabetzan aurrera pausoak emateko aukera zabalduko du. Gainera, bulego berriarekin eskualdeko kide zahar eta berriei zerbitzu hobea eta hurbilagokoa eskaintzeko asmoa dugu astelehenetik ostiralera irekia egongo den harrera presentzialaren bidez

Azkenik, Bilboko nodoak hiriko eta inguruko garapen kultural eta sozialean parte hartzeko aukera ere emango digu. Izan ere, telekomunikazioa eta oro har mundu digitalarekin zerikusia duten gaurkotasuneko gaien inguruan jarduerak antolatuko ditugu bertan. Izarkomen erantzukizun sozialeko eragileekin elkarlanean aritzeko konpromisoa dugunez, tokiko erakundeekin eta komunitatearekin harremanetan jartzen hasiak gara proiektu interesgarriak lantzeko.

Gaur gaurkoz, burubelarri ari gara Goienkale kaleko 14. zenbakiko bulego berria atontzen azaro amaieran zabaldu ahal izateko.

Eta behar bezala ospatzeko, azaroaren 23an ospatuko dugun irekiera jaira gonbidatu zaituztegu. Gonbidatu bereziak, bertsolariak, musika,  jana eta edana izango da nahi adina.

Beraz, zatozte proiektua ezagutzera eta bat egin bizi-bizirik dagoen kooperatibarekin!

*Irekiera jaiaren antolaketa hobea egite aldera, biziki eskertuko dugu interesa duzuenok galdetegia betetzea.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Izarkom 58.Durangoko azokan

Izarkom 58.Durangoko azokan

Fantasia DA! Abenduaren 6tik 10era, Durangoko Azoka fantasiaz beteko da eta Izarkomen, fantasia horren parte izan nahi dugu. Izarkomen postua informazio gunea izateaz gain (informazioa eskuratu, bazkidetzak egin...), argitaratu berri dugun "Nerabeek mugikorra izate...

Izarkomek bat egingo du greba feminista orokorrarekin

Izarkomek bat egingo du greba feminista orokorrarekin

Izarkomeko Zuzendaritza Taldetik jakinarazi nahi dizuegu Euskal Herriko Mugimendu Feministak Azaroak 30 ostegunerako greba deialdiari erantzunez, Izarkom Kooperatibak GREBA egingo duela. 2023ko urriak 19an burutu zen Errektore Kontseiluak AHO BATEZ onartu zuen ZAINTZA...

Bilbon Izar berria piztu dute

Bilbon Izar berria piztu dute

Izarkom telekomunikazio kooperatibako nodo berria martxan dago gaurtik aurrera Izarkom, duela 6 urte sortutako herrigintza proiektu bat da, telekomunikazio burujabetza helburu duena hain zuzen ere. Hau da, herri batek edo gizarte batek, bere telekomunikazio zerbitzuak...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin