Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Dakizuenez, Ados Pilota, emakumezkoen pilota profesionala sustatzea helburu duen elkartea da, eta horrek, erdiz erdi bat egiten du Izarkomen izaerarekin. 

Hori dela eta, lankidetzan jorratu dugu 2023/24 denboraldia eta antolatutako partida eta jaialdiak zuzenean ikusteko azpiegitura jarri ahal izan dugu. Eskerrik asko Ados Pilota, Izarkom marka hedatzen laguntzeko zuen konpromisoagatik.

Abenduaren 16 hasi eta orotara 31 udalerriatan izan dira partidak. Finalerdiak apirilaren 7an eta 13an jokatuko dira Iruñean eta Biarritzen, eta final handia apirilaren 20an izango da Antzuolan arratsaldeko 18:00etan.

Gogoratu Izarkomeko bazkideok partida bakoitzeko 5 sarrera izango dituzuela eskuragarri! Sarrerak eskuratzeko idatzi arreta@izarkom.eus helbidera sarrera kopurua eta udalerria adieraziz.

Zatozte!

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin