Berriak
Euskarazko TB kate guztiak ikusgai BEGIZTAn
Goiena TB, Guka TB, Oizmendi TB, 28 Kanala eta Goierri Telebistak sinatutako hitzermenari esker, telebista kate hauek ikusgai izango dira online bidezko BEGIZTA telebista plataformaren bidez.
Izarkomeko langileok bat egingo dugu Gazako genozidioaren aurkako lanuztearekin
Israelgo gobernua Palestinan egiten ari den genozidioa salatzeko, Izarkomeko langileok bat egingo dugu Hego Euskal Herriko sindikatu nagusiek antolatu duten lanuzte orokorrarekin.
Hau dela eta, urriaren 15ean, 11:00etatik 14:00etara gure bulegoak itxita eta Izarkomen arreta bide guztiak geldirik egongo dira.
Iruñera goaz, Iruñera gatoz
Izarkom eta Goienerrek abian dugun elkarlan hitzarmenari esker, telekomunikazio burujabetza eta burujabetza enerjetikoa bultzatzen dugun bi kooperatibok elkarrekin zabalduko dugu bulegoa Iruñeko Kale Berriaren 10. zenbakian.
Ekitaldiak
Egin zaitez bazkide
Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara
Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).







