Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Euskal Herria irudikatzeko bideoz osatutako kate erraldoia osatuko dugu azaroaren 16an

12 orduz, goizeko 10:00etatik gaueko 22:00ak arte, “lurraldeak konektatu eta 360 graduko Euskal Herria erakutsiko duen ekimen bat egingo dugu”. Herri bakoitzak dituen berezitasun, bizipen eta proiektu ezberdinak ikusteko aukera egongo da. Zuzeneko emisioa Gure Eskuren YouTubeko kanalean zein Hamaika Telebistan jarraituko ahal izango da. 

Hemen maratoirako egin dugun ekarpena:

Erabakitzeko eskubidearen eta herri nortasunaren aldeko ehundaka bideoez gain Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo direnn ikuskizunekin uztartuko da Bagara ekimena. 

Hiriburuetako ekitaldietan parte hartzera dei egiten dizuegu, sarrerak Gureesku.eus webgunean eskuratuz. Ekitaldi hauek izango dira:

  • Bilbon, Azkuna Zentroan ikuskizuna 12:00etan. Musika, dantza eta margolana uztartuta sortu dute ikuskizuna.
  • Gasteiz; Auzolana frontoia: 12:30 ate irekiera. Ikuskizuna 13:00. Gu, Agustina! ikuskizuna, erraketisten bizimoduan oinarritua: Pilota, emakumea, bertsolaritza, musika eta dantza. 
  • Iruñea: Nafarroako Antzerki Eskolan. 17:30 ate irekiera. Ikuskizuna 18:00. Antzerkia, Lourdes Imazek idatzia: Orreagatik Iragan Hurbilera.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin