Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Tokiko komunikabideak protagonista

Begizta plataformaren helburua Euskal Herrietako eta euskaraz emititzen duten telebista kanal guztien bilgunea izatea da. Bertan ikusi ahal izango dira besteak beste, ETB, HamaikaTB, Goiena, Kanaldude edota Xaloa.

Iker Garaialde, Izarkom: “Euskarazko tokiko telebistak euskal herritar guztiengana heltzeko zubia eta aldi berean herritar guztiei Euskal Herrian sortzen den eduki guztietarako sarbidea eskaintzeko sortua.”

Gaur arratsaldean Landakogunean (Durangoko Azoka) aurkeztu da Begizta. Aurkezpenean Oñatiko zinegotzi eta Onaro Herri Telekomunikabideko arduraduna Xabier Igartua eta Iker Garaialde Izarkom, Euskal Herriko Telekomunikazio Kooperatibako zuzendaria izan dira telebista plataforma berriaren xehetasun eta ezaugarriak argitzeko.

Sortzaileek iragarri moduan, Begizta web bidezko nabigatzaile bidez edo telebista adimendunetan ikusteko moduan izango da urtarrilaren 2tik aurrera eta zerbitzua hasiera batean Izarkom eta Onaro telekomunikazio operadoreek eskainiko dute.

Ezaugarri nagusien artean, gailu ezberdinen bitartez ikusi ahal izateko modua, erreprodukzio kontrola edota 5 profil sortzeko aukera azpimarratu dituzte.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin