Kulturaren Jaialdia, geratzeko etorri den lerroburua izango du 60. Durangoko Azokak
Durangoko Azokaren aurtengo edizioa abenduaren 5etik 8ra bitartean garatuko da, eta aurten ere, bertan izango da Izarkomen erakusmahaia.
Izarkomen postua informazio gunea izateaz gain (informazioa eskuratu, bazkidetzak egin…), Altxa Burua elkartearekin eta Argiarekin batera kaleratu berri dugun “DOITU, ebidentzietan oinarritutako hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu eta librearen aldeko gida“ eta 2023an kaleratu genuen “Nerabeek mugikorra izate bidean laguntzeko helduentzako gida“ banatzeko puntua izango da. Gainera, Izarkomen produktu sorta zozketatuko dugu hurbiltzen direnen artean.
Artekale 045 zenbakian aurkituko gaituzue. Etorri bisitan edo izan boluntario gurekin batera Izarkom proiektua lau haizetara zabaltzeko!
Aurten ere Durangora ez gara esku hutsik joango. Azken hilabeteetan Altxa Burua elkartea eta ARGIArekin batera landu eta kaleratu dugun DOITU gida aurkeztuko dugu bertan.
Begizta telebista zerbitzuaren berri abenduaren 5ean emango dugu 11:00etan Landakoguneko Talaia gunean.
Ez galdu aukera eta zatozte proiektu berri honi buruzkoak ezagutzera!
