Abian da Izarkom Eskolaren edizio berria

 

Badator Izarkom eskola berria!

Teknologia ezberdinek izan dezaketen eragina aztertu eta hizkuntza teknikotik kaleko lengoiara jeistea helburu duena.

Hainbat aditu eta eragileekin elkarlanean sortutako formakuntzarako eta esku hartze sozialerako baliabide honi jarraipena emateko asmoz 25/26 ikasturterako eskolari bultzada eta formatu berria eman diogu. HamaikaTBrekin lankidetzan podcast saio bat sortzea erabaki dugu, baina publiko presentziala izango duena.

Irailetik Ekainera bitartean doako 10 saio hibrido egingo ditugu Bilboko nodoan. Hilabeteko azken asteazkenetan ospatu eta aste baten buruan emitituko dira saioak telebistan. Saio guztiak euskaraz izango dira.

Lehenengo eskola potentea dator. Usue Mori adituak adimen artifiziala izango du hizpide, bogan dagoen gai korapilotsuari argia eman eta teknologia honek izan ditzakeen potentzialitate eta arriskuak mahai gaineratzeko asmoz.

AA bezala ezagutzen duguna, ordenagailuek edo makinak gizakion antzeko adimena erakusteko duten gaitasuna da. Gehiago jakin nahi duzu?