Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu.

Duela 153 urte, 1871ko martxoaren 18an, Parisko komuna abiatu zuten. Parisko langile klaseak Guardia Nazionaleko matxinatuekin batera, bi hilabetez gizartea herritarren interesen menpe jarri zuten. Langile kontseiluetan antolatu ziren eta ordura arte pentsaezinak ziren lege asko onartu zituzten. Lehen esperientzia sozialistatzat hartzen da.

Horregatik martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu eta urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Gainontzeko arreta bide guztiak itxita egongo dira.

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Izarkomek 23.Korrikarekin bat egingo du

Korrikaren 23. edizioa ate joka dugu, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. Milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde dirua biltzeko helburuz. 2.000...

Martxan da 14. Egunean Behin Izarkom Liga

Martxan da 14. Egunean Behin Izarkom Liga

Egunean Behin, mugikorrerako euskarazko jokoaren 14.denboraldia gaur hasi da. Egunean Behin tribial estiloko euskarazko galdera-erantzunen jokoa da. Egunero partida bakarra jokatzen da eta helburua 10 galdera ahalik eta azkarren erantzutea da. Zenbat eta gehiago...

Izarkom eskola martxan jarri dugu

Izarkom eskola martxan jarri dugu

Zer da telekomunikazioa? Zertarako burujabetza? Nola lortu dezakegu? Etengabeko abiaduran dabilen mundu honetan zail egiten zaigu halako galderei buruz hausnartzeko astia hartzea. Aldiz, gure egunerokotasunean gehienok dugu harreman oso estua komunikaziorako...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin