Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Herri gobernantzak ospatu eta aldarrikatzeko egunean urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Izarkomen lan egutegi propio bat garatzearen aldeko apustua egiten dugu, gure baloreekin bat datorrena. Honenbestez ez dugu jaiegun arrotzik zein erlijioekin edo zapalkuntzekin zerikusia dutenik ospatzen. Aldiz, Euskal Herri ekologista, feminista, antiarrazista, euskaldun eta herritar baten aldeko egunak ospatu edo nabarmendu nahi ditugu.

Duela 153 urte, 1871ko martxoaren 18an, Parisko komuna abiatu zuten. Parisko langile klaseak Guardia Nazionaleko matxinatuekin batera, bi hilabetez gizartea herritarren interesen menpe jarri zuten. Langile kontseiluetan antolatu ziren eta ordura arte pentsaezinak ziren lege asko onartu zituzten. Lehen esperientzia sozialistatzat hartzen da.

Horregatik martxoak 18an Parisko komunaren urteurrena ospatuko dugu eta urgentziazko arreta eskariak artatuko ditugu soilik.

Urgentzia duen arazo bat baduzu, beti bezala, 693 922 997 zenbakira SMS bat bidali eta gu jarriko gara zurekin harremanetan.

Gainontzeko arreta bide guztiak itxita egongo dira.

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin