Euskal Herriko Telekomunkazio Kooperatiba

Azarotik aurrera, Usurbilgo Ugartondo auzoan internetera konektatzeko aukera izango da Izarkomen zuntz bidezko konexioaren bitartez

Azken aste hauetan, 200 etxebizitzatik gorako auzo berri honetan interneterako konexiorik ez zegoela eta, hainbat bazkide jarri dira gurekin harremanetan. Egoera aztertu ostean, eta Euskal Herrian interneterako konexio eskubidea bermatzea helburu dugularik, zuntz bidezko konexio zerbitzua Ugartondo auzoko etxebizitza guztietara eraman ahal izateko lanetan aritu gara.

Gauzak horrela, datorren azarotik aurrera Ugartondoko etxeetan interneterako konexioa eduki nahi duen orok Izarkomen bitartez kontratatzeko aukera izango du. Eta zerbitzua Ugartondora zabalduko badugu ere Usurbilgo etxebizitza gehienetan eskuratu daitezke Izarkomen zuntz zerbitzuak. Horretarako bazkide egin eta zerbitzuak kontratatu besterik ez da egin behar.

Azaroaren 4an eginiko eguneraketa:

Ugartondo auzoko etxebizitza hauetan zuntza jartzeko aukera dago iada:

Arponari Ondo kaleko 1. , 3.  eta 5. zenbakietan.

Pikaola kaleko 2., 4., 6. eta 8. zenbakietan ere bai.

Urrats berri bat Euskal Herrian, Telekomunikazio Burujabetzarantz! Zatoz gurekin!

Izan kide!

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Albiste gehiago irakurri

Deskonektatuak: arrakala digitalaren eragina

Deskonektatuak: arrakala digitalaren eragina

Zertaz ari gara arrakala digitalaz ari garenean? Bizitza digitalerako sarbidearen deskonexio partzial edo erabatekoaz ari gara. Deskonexio horren ondorioa da teknologietarako eta Interneterako, eta ondorioz oinarrizko zerbitzuetarako sarbidea duten eta ez duten...

Kontuz 118 aurrezkiarekin hasten diren zenbakiekin

Kontuz 118 aurrezkiarekin hasten diren zenbakiekin

Azkenaldian, gure bazkideengandik jakinarazpen bat baino gehiago jaso dugu, 118XX zerbitzu-hornitzaile batzuen jardunbide irregularrak faktura handiak sortzen ari direlako Hilero, faktura iristen zaigunean, normalean ez dugu inolako gainkosturik izaten. Ditugun tarifa...

Egin zaitez bazkide

Proiektu partehartzaile gisa, izarkom zerbitzuen erabiltzaileak kooperatibako bazkideak gara.

Bazkide egiteko 50 €ko ekarpena egin behar zaio kooperatibaren kapital sozialari (ordainketa zatikatzeko aukera dago).

Pin It on Pinterest

Partekatu hau!

Partekatu zure lagunekin