Izarkom eta ERNAIren arteko hitzarmena

 

Azken urtetan egin izan dugun moduan, aurten ere Izarkomek lankidetza hitzarmena adostu du ERNAI gazte antolakundearekin, apirilaren 17tik 20ra bitartean Berriozarren ospatuko den Gazteon Eskutik elkargunearen harira.

Telekomunikazioen arloan herri gisa behar ditugun azpiegitura eta zerbitzuak jendartearen antolakuntzaren bidez eskuratu eta telekomunikazioen gaineko burujabetzarantz bidea egiten joatea da Izarkomen helburu nagusia, eta bide horretan, Euskal Herriarentzat estrategikoak izan daitezkeen arloetan burujabetzak borrokatu eta Euskal Herri aske eta burujabe baten alde urratsak emateko prest dauden gizarte-eragileekin bidea partekatzea ezinbestekotzak jo izan dugu.

ERNAIrekin adostutakoaren arabera, Izarkomek Gazteon Eskutik topagunea antolatzeko beharrezkoan diren telekomunikazio azpiegituta eta zerbitzuak eskainiko ditu eta gazte antolakundeak, bere aldetik, telekomunikazio burujabetzaren beharrak gizarteratzen lagunduko du.

Elkarlan hau ospatzeko, Gazteon Eskutik elkargunerako 2 bonu zozketatuko ditugu izena ematen duten Izarkomeko bazkideen artean.

*Zozketatu ditugun bonuak BeƱat A. eta Amaia I.ri egokitu zaizkie. Gu jarriko gara zuekin harremenetan.