Izarkomekin eSIM edo SIM birtuala erabiltzeko aukera duzu orain
eSIM txartela gailuen hardwarean zuzenean integratutako SIM txartel birtual edo digital bat da. Telefonoaren barnean soldatutako txip txiki bat da, orain arteko plastikozko SIM txartel erauzgarriaren ordez erabili daitekeena. Txip fisikorik erabili gabe sare mugikorretara konektatu edo datu-plan bat aktibatzeko aukera ematen du, operadorea aldatzea, hainbat lerro izatea edo atzerrian datuak kontratatzea erraztuz.
eSIM-ak ohiko SIM txartelek bezala funtzionatzen du, baina formatu digitalean. Zure datu plana aktibatu ondoren, eSIMak zure gailua zure helmugako tokiko sare mugikor azkarrenera konektatuko du, orain arte bezala, 5G arteko datu abiaduretarako sarbidea emanez.
Gailu berean hainbat harpidetza deskargatzeko aukera ere ematen du. Hau da, hainbat eSIM deskarga ditzakezu mugikor berean.
Hemendik aurrera, Izarkomen linea mugikor berri bat eskatzen duen orok, orain arteko SIM fisikoa edo eSIM birtuala aukeratzeko modua izango du, eskaera formularioa betetzean.
*Lehendik guk kudeatzen ditugun linearen batentzako eSIM bat nahiko bazenu, aurrez duzun SIM fisikoarengatik aldatzeko, jarri zaitez arreta zerbitzuarekin arremanetan gure ohiko helbide elektronikoaren bidez.
Oharra: Zure mugikorrak eSIM-a onartzen duela egiaztatu ezazu.
