ADOS Pilota emakumezko pilotarientzako aukera berdintasunaren alde lanean

ADOS PILOTA emakumeen parte-hartzea sustatzea helburu duen emakume pilotarien lehenengo klub profesionala da eta helburu honek erdiz erdi bat egiten duenez Izarkomen izaerarekin, elkarlan hitzarmen bat sinatu zuen Izarkomek iaz pilota elkartearekin. Elkarlan honen harira, aurten bigarrenez bermatu du Izarkomek txapelketako partida eta jaialdiak zuzenean ikusi ahal izateko azpiegitura.

Martxoaren 8 dela eta, keinu berezi bat egin nahi izan du Izarkomek ADOS pilota elkarteko pilotari eta partaide guztiekiko, emakumezko pilotarientzako aukera berdintasuna eta ikusgarritasunaren alde egiten duen borrokaren aintzatespen moduan.

24/25 DENBORALDIKO TXAPELKETAREN FINALA

24/25 denboraldia abenduaren 21 hasi zen, eta orotara 26 udalerritan izan dira partidak. Finala apirilaren 29an jokatuko da Iruñeko Labrit pilotalekuan, arratsaldeko 17:30etan.
Promozio Mailako finalean Marta Gomezek eta Alize Sagarduik Olatz Insausti eta Nahia Bertiz izango dituzte aurkari eta ondoren Lehen Mailako finala jokatuko dute Iera Iturriagak eta Ane Mendiburuk Leire Oskozen eta Naroa Agirreren aurka.

Finaleko partidak amaitzean otsailaren 26an zendu zen Naroa Elizalde Echecolonea pilotari eta ADOSeko zortzaileetakoa izandakoari omenaldia egingo zaio Labriten bertan.

Sarrerak ADOS Pilotaren webgunean eskuratu daitezke.