Iraultza txikien akanpada

Oraingo honetan, Bardeen inguruan egin da Iraultza txikien akanpada, tiro-poligonoaren mehatxua salatzeko eta 2028an berritzeko egindako saiakera salatzeko, baita NATOren eta EBren deriba militaristaren aurka ahotsa altxatzeko ere. Eta, batez ere, Euskal Herriko Herri Mugimenduaren topagune hori berpizteko: sareak ehuntzeko, konplizitateak sortzeko eta borroka partekatuak bultzatzeko lekua.

ITA, gure herriko burujabetzaren hildotik, ekologismoaren, feminismoaren, antimilitarismoaren eta internazionalismoaren inguruan behetik topo egiteko, eztabaidatzeko, ikasteko, antolatzeko eta alternatibak eraikitzeko gunea da. Hitzaldi, tailer parte-hartzaile, kontzertu eta aliantza guneek osatu dute aurtengo programazioa. Horrez gain, Goienerrekin batera informazio txokoa jartzeko aukera izan dugu. Poz pozik bueltatu gara, espero genuena baino indar eta gogo gehiago sumatu dugu. Jarrai dezagun elkarrekin alternatibak eraikitzen!