Izarkomek lankidetza hitzarmena sinatu du Animadebarekin

Animadeba nazioarteko animaziozko zinema jaialdi bat da Deban ospatzen dena. 19. edizioa du aurtengoa, baina zazpigarrena Nazioarteko Animaziozko Film Laburren Lehiaketa bezala antolatzen dena.

Iaz jarri ziren Izarkomekin harremanetan, batez ere Fermin Calbeton Zumardian ezartzen den Kutxa Txurian, jaialdiak irauten duen bitartean, internet konexioa izateko aukeraz galdetzeko. Jaialdiaren izaera kolektiboaz jabetuta, Izarkometik ongi ikusi genuen, ohi dugun moduan, elkarlanean aritu eta geuk konexioa ahalbidetu eta Animadebak Izarkomen proiektua jendartean hedatzen laguntzea.

Iazko elkarlanarekin bi aldeak gustura geratu ginela ikusirik, aurrera begira ere elkarrekin jarraitzeko apustua egin dugu, eta Kutxa Txuriarentzako internet konexio egonkor eta finko bat emateko bideak hasi ditugu, Animadebarekin elkarlanean jarduteko 5 urteko hitzarmen bat sinatu ondoren.

Animadebak, ikusleen, zinemagileen, industriako profesionalen eta artisten arteko topagunea den zinemaldiak babesa irabazi du urtez urte, eta ezinbesteko hitzordua bihurtu da animazioaren panoraman Euskal Herrian. Hau dela eta, bidaide egokia iruditu zaigu Izarkomen izaera kooperatiboa eta herritarra zabaltzen laguntzeko.

Hemen ikusi dezakezue aurtengo Animadebaren programazioa.