KORRIKA badator!
Korrikaren 24. edizioa ate joka dugu, euskararen alde egiten den ekimenik handiena eta kuttunenetarikoa hain zuzen ere. 2026ko martxoaren 19an hasita, 11 egunez eta 10 gauez, gelditu gabe, milaka lagunok Euskal Herri osoa zeharkatuko dugu euskararen aldeko kontzientzia suspertzeko eta AEKren alde dirua biltzeko helburuz.
Telekomunikazio burujabetzaren baitan Euskara gure ardatz nagusienetako bat da. Arretatik hasi eta zerbitzu teknikoa burutzen den arte hizkuntza eskubideak bermatze bidean lan egiten dugu. Eta bide horretan, urrats sendoak ematen jarraitzeko Korrikarekin elkarlan hitzarmena berretsi dugu.
Ekimena ekonomikoki babesteaz gain, Irun, Bilbo eta Iruñean kilometro banatan parte hartuko dugu; Iruñean bidaide dugun Goiener kooperatibarekin batera egingo dugu lasterka. Horrez gain, Atharratze eta Bilbon hasiera eta amaierako jaiak antolatzeko KORRIKAk behar duen internet azpiegitura guztia ahalbidetuko Izarkomek.
Aurten, Izarkomek abiatu zuen Begizta online bidezko TBren bidez Korrikaren irudiak emango ditugu zuzenean, gau eta egun.
