
Mundu hibrido “figital” honetan, gure nortasuna bi bide eta abiadura ezberdinetan eraikitzen goaz. Sarritan, bizitza fisikoan egiten ez ditugun gauzak bizitza digitalean egitera ausartzen gara, inor begira egongo ez balitz bezala. Baina konturatu orduko, sare sozialek eragin bidarkatzaile izugarria izaten dute eta geldiezina askotan, utzitako aztarna ezabatzeko zailtasun nabarmenekin.
Datuen ekonomia honek ondorio latzak dakartza norbanako eta gizarteentzat. Izan ere, gure nabigatze jarduerek multinazionalen etekinak pilatzen jarraitzen dituzten bitartean, gure pribatutasuna eta segurtasuna arriskuan jarri dezakete. Lege urratzeak eta arazo psikosozialak ugaritzen doazen einean gure bizitza babesteko neurriak hartzea ezinbestekoa da. Horretan lagunduko gaitu Unai Aberasturik hurrengo saioan.
Hizlaria(k): Unai Aberasturi Gorriño:
Legelaria, administratiboa eta unibertsitateko irakaslea da. Gaur egun, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzako (DBEA) presidentea.
Zuzenbidean lizentziatua eta doktorea. UOC zein EHUko irakasle eta ikerlaria. Osasuna, giza eskubideak, ingurumena, espazio publikoa, administrazio elektronikoa edo pribatutasunaren esparruak aztertu ditu besteak beste.
Eskolaren logistika berezia errazteko helburuarekin izena ematea eskertuko genizuke. Modu berean, saioaren aurreko egunetan email bidez gogorarazpena bidaliko genizuke. Doakoa eta hautazkoa da.
Saioek edukiera mugatua dutenez, aforoa gaindituko balitz izena eman dutenei emango zaie lehentasuna.