Izarkomek ere izan nahi du ASKE.

 

Hatortxu Rock jaialdiarekin hasi genuen bidea egiten jarraitzeko, ASKE jaialdiarekin elkarlanean jarraituko du Izarkomek. Haien webgunean dioten moduan ”Geure herri eta jendearen askatasuna aldarrikatzeko topagunea da. Aske izan nahi dugunon aterpe” eta geuk “Sare askeak herri libre batean” aldarrikatu izan dugu geure jaiotzatik bertatik; beraz ez dugu zaila izan bidean topo egitea.

Euskal Herri aske baten soinu banda sortu nahi du ASKE jaialdiak: euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… eta guk, musika hori hori gustuko izaki, kantuak aditzeaz gain, soinu banda hori joko duen musika taldean musikari izan nahi dugu. ASKE jaialdia bezala, Izarkom ere herri mugimenduaren parte gara eta herri mugimenduaren balioak partekatzen ditugu: geuk ere kooperazioa, auzolana eta elkarlana ditugu lanabes.

Elkarrekin edozer dugu posible. Elkarrekin, bi t’erdi gara.

Elkarlan hau ospatzeko, abenduaren 27an Atarrabian ospatuko den ASKE jaialdirako 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu honako formularioa betez izena ematen duten Izarkomeko bazkideen artean. Zozketa Abenduaren 22an egingo dugu.

    Bazkidearen Izen Abizenak

    Kide zenbakia (ezinbestekoa da kide zenbakia jartzea zozketan parte hartzeko).

    Zure kide zenbakia gogoratzen ez baduzu, hilero bidaltzen dizugun fakturan ikus dezakezu, faktura zenbakia eta dataren ondoan.
    Fakturarik eskura ez baduzu Izarkomekin harremantzeko adostuta dugun e-mailetik idatzi beharko duzu bazkide zenbakia jakiteko.

    Kontakturako e-posta