Izarkomek petoa jantziko du Hatortxuren azken edizioan.
30 edizio eta 26 urteko ibilbidea ditu bizkar gainean Hatortxu Rockek. Elkartasun jaialdi bat da Hatortxu, preso politikoen senide eta lagunen zama arintzea izan duena helburu. Erronka ekonomikoa zein politikoa da aldi berean; eta handia da lortu dutena. Baina hemen ez dago misteriorik. Formula sekreturik ez duen errezeta da Hatortxurena. Auzolanari esker izan da posible halako egitasmo bat hainbeste urtetan zehar aurrera eraman ahal izatea.
Izarkom ere, neurri handi batean, auzolanari esker abiatutako proiektu kooperatiboa da; erabat sinesten dugu auzolanean, herri honek abiatu dituen proiektu interesgarri ugari hala sortu direla badakiguko, eta elkarlanari esker egin dutelako haien bidea. Horregatik gara Izarkomen elkarlanaren aldekoak eta horregatik eskaintzen diogu elkarlana herrigintzan aritzen diren hamaika ekimen interesgarriri.
Bide horretan, geuk ere petoa jantziko dugu uztailaren 24tik 27ra Lakuntzan ospatuko den azken edizio hontarako telekomunikazio azpiegitura osoa hartu du Izarkome bere esku. Lantaldeak lanerako behar duen konexio eta loturak, bai eta Naiz Gune eta bestelako aisiguneetan txandalari guztientzako wifi gunea askeak ere.
Elkarlan hau ospatzeko, Hatortxu Rocken 30. ediziorako 5 sarrera bikoitz zozketatuko ditugu honako formularioa betez izena ematen duten Izarkomeko bazkideen artean. Zozketa uztailaren 14ean egingo dugu.
*Sarrera geure zozketan tokatu edo ez, HTX30-era bazoaz, zuzeuk ere jantzi petoa eta izan zaitez txandalari!