Hasi da Euskaraldia
Hasi da Euskaraldia, eta maiatzaren 25a arte, 11 egunetan zehar, Euskal Herri osoko milaka lagunek, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskaraz gehiago eta erosoago egiteko saiakera egingo dugu.
Euskaraldiaren helburu nagusia hizkuntza-ohituren inertziak astindu eta herritarrek euskara gehiago erabiltzeko urratsak ematea da, eta, horrez gain, entitateek ere euskaraz bizitzeko aukerak eta neurriak hartzea sustatu nahi da. Euskaraldiak, modu kolektibo eta sozial batean, tokian tokiko euskalgintza aktibatzea eta elkarlanean aritzea ahalbidetzen du, euskaraz bizitzea posible egingo duten neurriak eta espazioak sortuz.
Bereziki ariketa edo praktika kolektibo bat da. Ariketa horretan maila pertsonalean edota kolektiboan parte hartu daiteke.
Izarkom Euskaraz sortu eta euskaraz bizi den erakundea denez, Euskaraldiaren 4. edizio honetan ere modu aktiboan hartuko dugu parte.
Jakizue, egunero izan ohi diren bezala, Bilbo eta irungo gure bulegoak bertara gerturatzen den edonork euskaraz hitz egitea bematuko duten arigune direla.