Nik ere maite zaitut Festa Erraldoia

Pirritx, Porrotx eta Marimotots-i herri omenaldia

Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri omenaldia egiteko ikuskizun paregabea antolatu du lagun talde batek: musikariak, abeslariak, dantzariak, antzerkigileak, arte plastikoak, bertsolariak… pailazoen abesti eta istorio ikonikoetan oinarritutako unibertso magikoa berreraikitzeko!

Maitatzen zekien herriari Maite Zaitut esaten erakutsi zigutelako

Guk ere bizitakoak ditugu Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abenturak: behin eta berriro kantatu dugu Maite Zaitut abestia, barrez lehertu gara Poxpolin Marisorginaren sorginkeriarekin, edo Tiderrek herri-minaren garrantzia erakutsi digu. 37 urtez belaunaldi osoak hezi dituzte euren abestiek, irriek eta maitasunaren inguruko ikuspegi unibertsalak!

Horregatik guztiagatik, Izarkom ere, Pirritx, Porrotx eta Marimototsi eskerrak emateko jaialdira batu gara. Geuk ere sudur gorriak jantzi eta haien irakaspenak eta utzi duten arrastoa ospatu nahi ditugu.

Horretarako, maiatzaren 3an, 17:00tan Bizkaia Arenan izango den festarako 3 sarrera bikoitz zozketatu nahi ditugu Izarkomkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu azpian dagoen galdetgia.

Orain, gure txanda da: bihotzez esan diezaiegun denok batera Maite Zaitut!

IRABAZLEAK:

Egin dugu zozketa eta honako hauk lortu duzue sarrera bikoitza:

Arantzazu L.

Ane A.

Iera Z.

Gu jarriko gara zuekin harremanetan.